2019(e)ko urtarrilakren 31(a), osteguna

Ikasle ohiak

Datorren ikasturtean Arrasateko institutora joango garela eta, aurreko astean bertan izan ginen. Azalpenak jaso, bertako ikasleen laguntzaz institutua ikusi, eskulantxua egin eta luncha izan ondoren eskolara itzuli ginen. 
Jakin mina hobeto asetzeko atzo arratsaldean gure eskolako ikasle ohiak etorri ziren. Pozik jaso genituen beraiek emandako azalpenak. Urduritasuna guztiz baretu ez arren oso ekintza lagungarria izan zen.




Mila esker zuen laguntzagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina